.
ZERGAITIK HELDU ZAIZU INFORMAZIO HAU?
Zuetariko batzuk duela urte bete La Bolsa-n ezagutu ginen, Bilbon, Eneko Landaburuk eta Elederrek deituriko bilerara,Osasun Etxe edo Osasun Eskola Herrikoia burutu asmoz
Helburuari bueltak ematen gabiltzalarik, aste santuan, apirilaren 13tik 28ra, Ispasterren, Anakienean, elkarbizitza egitea bururatu zaigu.
NORTZUK GARA?
Amets batek batutako talde bat gara; HAZKUNTZA, ZAINTZA, eta gure OSASUNA LANTZEA dugularik helburu Osasun autogestionatzearen eskubidean sinisten dugulako.
ZER EGIN GENEZAKE ELKARBIZITZA HONETAN?
Elkarrengandik ikasi, funzionatzen duenaren eta ez duenaren elkarrizketak sortu, arduratzen gaituena elkarbanatu: komunikazioa eta ezagutza landu Gure Elkartea, proiektua, ezagutzera eman eta parte hartzera gonbidatu Tailerrak: Jakintza elkarbanatu Errespetuzko giro osasuntsua sortu ATSEDENA HARTU: egoera onenetan deskantsua hartzeko aukera eskeini Hazkuntza landu, elkar ezagutza, ikasi, eta ondo pasatu.
ZER EZ GARA?
Ez gara medikuak, eta ez gatoz profesional bezala
Ez gara soldata langileak, OSKOLA(Osasun Eskola), errealitate bihurtzeko elkarlanean gabiltzan bolondresak baizik OSKOLA
GURE ESKAERA
Proiektuarekiko begirunea Mahairatzen diren eztabaidetan parte hartzea, zein deskansatzea Elkarlana. Etxeko lanetan parte hartu edo duzun ezagutza partekatzea Kritika konstruktiboa. Ez gara perfektuak. Zure iritzia garrantzizkoa da guretzat e
GURE ESKEINTZA
Logela partekatua, bainugela eskubidearekin Zukuz eta entsalada ederrez egindako menua Batzuk, BARAUA egin nahi izanez gero, aukera ederra! Nahi izanez gero, ekintzetan parte hartu, luzaketa goiztiarrak, yoga, inguruan zehar ibilaldiak egin (hondartza hurbil dago), masaia tailerrak, dantza, antzerki, eta barreak... Osasunari buruzko dokumentalak ikusi, eta eztabaida sortu... Logela bikoitzeko ekarpena: 40€/eguneko logela amankomuna: 30€/eguneko OSKOLA